[Imc-euskalherria-editorial] Ondarroa - Proposamena

Mikel Olasagasti hey_neken at mundurat.net
Tue Jul 4 03:56:56 PDT 2006


Zeru horipean akanpada Ondarroan!

Beste komertzio eredu baten alde eta merkatal zentru erraldoien aurkako akanpada burutuko da Ondarroan uztailaren 7tik 8ra [1]. Bertan 300 bat pertsonarentzat tokia prestatu da eta bi egunetan hainbat ekintza izango dira, 
hitzaldiz, eztabaidaz, antzerkiz eta baita musikaz horniturik.

Ekimen hau Ondarroako herrian ireki nahi duten Eroski merkatal zentru erraldoiaren aurka burutuko da, baina honen baitan hartuko dira orainarte egindako beste borroka batzuk (CorteIngles-en aurka Irunean [2], Ezkerraldean 
ezarri nahi diren zentruen gehiegikeriaren aurka [3], Eroski berri baten irekieraren aurkako ekintzak Oreretan [4]) eta aurrerantzean etorriko direnen aurkako antolaketak. Azken finean, egun ideologiarik gabeko gizarte 
kontsumista baten sinbolo diren merkatal zentru handi hauek salatuz, beste ekonomia eta merkatu mota bat bultzatu nahi dute gazte ekologistek [5], denda txikietako dendariek eta beste hainbat eragile sozialek.

Informazio gehiago: EroskiEz bloga [6]

[1] http://euskalherria.indymedia.org/eu/2006/07/30172.shtml
[2] http://www.euskalherria.indymedia.org/eu/2005/10/23193.shtml
[3] http://euskalherria.indymedia.org/eu/2005/01/18984.shtml
[4] http://www.alasbarricadas.org/forums/viewtopic.php?t=11701&sid=7c89c02e1f35607e0a14981d3fff8ba5.shtml
[5] http://euskalherria.indymedia.org/eu/2006/01/24418.shtml
[6] http://www.blogak.com/eroskiez




More information about the Imc-euskalherria-editorial mailing list