[Imc-euskalherria-editorial] Software Asteburu Librea - Zarautz
jon sanz landaluze
jsanzlan en quim.ucm.es
Lun Jun 12 07:30:55 PDT 2006
Pues si puedes ir traduciendola yo la pongo en html y la subimos (si nadie
tiene nada en contra!!)
At 16:10 12/06/2006 +0200, Mikel Olasagasti wrote:
>Kaixo,
>
>Beno, Zubiak idatzi zuen, eta nahi gabe berari erantzun nion zerrendari
>erantzun beharrean (korrika ibiltzea ezta ona izaten).
>
>Testutxo bat prestatu dut euskaraz, ea zer deritzozuen:
>
>Irudia: http://www.mundurat.net/e18/goi-ezker.png
>
>Software Asteburu Librea Zarauzko Putzuzulo gaztetxean
>
>Putzuzulo okupatu[1] zenetik orain 8 hilabete, software librearen aldeko
>apustu garbia egin da gaztetxean, honek duen garrantziaz ohartzen eta
>ahal den neurrian software pribatiboa alde batera uzten. Hau lortzeko
>ekimen guztietan software libre eta formatu libreak erabili dituzte.
>
>Mugimendua gehiago bermatzeko eta zabaltzeko, 16tik 18ra Software
>Asteburu Librea[2] izenburupean, hainbat tailer eta hitzaldi antolatu
>dituzte gaztetxean. Software libreak bete behar dituen hainbat esparruri
>buruz harituko dira, ala nola euskera, irakaskuntza eta enpresak.
>
>Ostiralean Xavier de Blas kataluniarra izango da bere LinuxShow malabar
>espektakuloarekin [3]. Larunbat goizerako gaztetxeko kideek
>egunerokotasunean erabiltzen ditugun aplikazioak libreengatik nola
>aldatu adieraziko dute, eta ondoren segurtasun hitzalditxo bat izango
>da. Arratsaldean "Software Librea eta hizkuntza gutxiagotuak" atalean,
>Librezale [4], Toni Mirabete - Catix banaketako arduraduna [5] eta Patxi
>Gaztelumendi [6] harituko dira. Igandean berriz Mikel Madina Deustu
>unibertsitateko maisuak multimedia ikastaro bat emango du, eta bazkal
>ostean Iñaki Alegria [7] irakaskuntza munduaren analisi bat egingo du,
>CodeSyntax-ekoek [8] enpresen ingurukoa, eta azkenik Richard Stallman-ek
>[9] "Copyright vs. Comunidad, en la era de las redes de ordenadores"
>hitzaldia eskeiniko du gazteleraz.
>
>Azken hau GNU[10] eta Copyleft mugimenduen sortzaileetako bat izan zen
>80ko hamarkadan, eta EEUUtik gaztetxeko gonbitea onartuta dator
>bereziki.
>
>Informazio gehiago, egitaraua, bonoak... Antolakuntzaren orria [11]
>
>1: http://www.euskalherria.indymedia.org/eu/2005/10/23221.shtml
>2: http://www.mundurat.net/e18
>3: http://www.xdeblas.com/linuxshow/
>4: http://www.librezale.org
>5: http://www.catix.cat/
>6: http://www.gaztelumendi.org/
>7: http://ixa.si.ehu.es/Ixa
>8: http://www.codesyntax.com/
>9: http://eu.wikipedia.org/wiki/Richard_Stallman
>10: http://www.gnu.org/home.es.html
>11: http://www.mundurat.net/e18
>
>Zuek esan :)
>
>Gaztelaniara ere itzuliko nuke beharrezkoa balitz!
>
>Ondo izan
>
>--
>Mikel Olasagasti <hey_neken en mundurat.net>
>www.mundurat.net Mundurat Sarea
>[gpg --keyserver pgp.escomposlinux.org --recv-keys BB103918]
>
>Attachment Converted: "c:\datuak\jon\eudora\attach\signature1.asc"
>_______________________________________________
>Imc-euskalherria-editorial mailing list
>Imc-euskalherria-editorial en lists.indymedia.org
>http://lists.indymedia.org/mailman/listinfo/imc-euskalherria-editorial
>
Más información sobre la lista de distribución Imc-euskalherria-editorial