[Imc-euskalherria-editorial] galdera
Txopi
txopi at sindominio.net
Tue Nov 7 12:51:04 PST 2006
Hegoamerika Hegoamerika wrote:
> Aupa!!!
>
> Ba al dau IndyEHko akreditaziorik edo?
Akreditazioa zertarako?
Beste hedabide batzuetan izan ditzaketen akreditazioei buruz ari bazara,
ni ez naiz kazetaria, baina balio askorik ez dutela uste dut. Ekitaldi
ofizial batetara bazoaz, beraiek ematen dizute akreditazioa eta gu
gainera ez gara horrelako ekitaldietara joaten (kanpoan dagoen manifara
baizik ;-)
Indymediako leloetako bat edonor kazetari biurtu daitekeela da. Irakurle
orok kamera hartu eta bideoak eta argazkiak igo ditzake. Edonork egin
diezaioke elkarrizketa bat gizarte mugimenduek interesgarria ikusten
duten bati. Edonork bere taldeko edo bere buruaren ideiak, helburuak eta
burutazioak argitaratu ditzake.
Zangoak badituzu (bi, hiru...) eta burua badaukazu (burmuin eta guzti
hobeto), albistea dagoen edonon zure presentzia bera da
akreditatu/benekotatu egiten zaituena. Hori ulertzen ez duen norbait
aurkitzen baduzu eta leku pribatu batetara sartzen (leku publikoetan
librea da argazkiak _edonori_ ateratzea) usten ez bazaitu, azaldu egin
beharko diozu.
Hala ere, etxeko inprimagailuarekin benetakotze-agiri bat egiten baduzu
erakutsi iezadazu datorren asanbladan agian nik ere bat egingo dut eta :-)
Txopi.
More information about the Imc-euskalherria-editorial
mailing list