[Imc-euskalherria-editorial] Argazki batzuk kendu

Txopi txopi at sindominio.net
Tue Nov 14 08:33:21 PST 2006


Begira albiste honetako argazkiak:
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2006/11/34296.shtml

Argazkilan delako agentzia batetik hartutakoak dira. Ez da horrelako
argazkiak bidaltzen dizkiguten lehenengo aldia. Gure webguneko informazioa
copyleft dela diogu eta bidaltzaileek materiala benetan librea dela
arduratu behar direla.

Kasu honetan argi dago ezetz eta arazoak izan ditzakegu, ez bakarrik
Argazkilan-en copyright-a apurtzen gaudelako, baizik eta norbaitek argazki
horiek dure webgunean ikusi eta copyleft direla esaten dugunez, kopiatu,
zabaldu eta argitaratu bait ditzakete.

Albiste osoa ezkutatu beharrean, irudi guztiak ezkutatu eta iruzkin bezala
ohar bat jartzea proposatzen dut. Ohar hori hementxe daukagu prestatuta
gainera:
https://docs.indymedia.org/view/Local/EhDokumentazioaKomentarioetakoTestuTipikoak

Ados?

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi at sindominio.net




More information about the Imc-euskalherria-editorial mailing list