[Imc-euskalherria-editorial] Sorgintxuloko epaiketa 31 urte

sorgin at sorgintxulo.org sorgin at sorgintxulo.org
Thu Nov 16 09:05:11 PST 2006

Aupa, konturatu naiz lotura batzuk desberdinak izan behar dutela euskaran
eta gazteleran eta aldatu ditut:
Agur.

Denbora asko pasa da Udaletxeak
Sorgintxulo desalojatu zuenetik.

Ordutik asko izan dira epaiketa neurrigabeak jasan dituzten gazteak, <a

href="http://euskalherria.indymedia.org/eu/2006/11/34351.shtml"guztira 78
auzipetu epaiketa ezberdinetan.

Azaroaren 22an izango da Sorgintxuloko gazteen aurkako azken epaiketa, manifestazio
eta Batzoki aurrean burututako sentada baten ondorioz

sortutakoa. Zipaioen muntai honengatik 4 gazte daude auzipetuak eta
guztira 31 urteko espetxe zigorraren eskaerari egin behar diote aurre.

Aipatzekoa da, lau gazte hauetatik bik ez zutela mobilizazio honetan parte
hartu, beraz epaiketa honen sinesgarritasuna hutsa dela argi

geratzen da. Gazte hauen epaiketarekin gero ta indartsuago dagoen
mugimendu bat epaitzen saiatzen ari da.

Santutxuko Gazte Asanbladak
udaletxea jotzen du guzti
honen erruduntzat, haiek desprestigiatzen eta kriminalizatzen

saiatzeagatik, eta gogorarazi nahi dute Sorgintxulo ez zela 2004ko
Abenduaren 16an hil, baizik eta gero eta indar gehiagoz lanean jarraitzen

dutela. Honen adibide garbiena da pasadan
larunbatean burututako

okupazioa, Santutxurentzako gaztetxe berria lortzeko asmoz. Nahiz eta
egunean bertan kanporatuak izan argi utzi zuten gazteak eta, oro

har, auzoak gaztetxe baten aldeko apostua berresten duela.

Mobilizazioak:

sorgintxuloren aurkako epaiketarik ez! ASKI DA! EZ GAITUZUE GELDITUKO!

Azaroaren 16an 19:00etan manifestazio Santutxun Karmelo plazatik hasita

Azaroaren 22an 12:00tan kontzentrazioa Udaletxe aurrean.

More information about the Imc-euskalherria-editorial mailing list