[Imc-euskalherria-editorial] Gaztesareatik proposamena

Gazte Informazio Agentzia gazteinfo2 at gaztesarea.net
Thu Apr 5 11:20:15 PDT 2007


Aupa Isra! Barkatu berandutu izana, interneteko konexioarekin arazoak izan
ditugu. Lehen imc-process at lists.indymedia.org-era bidali dut mezua.. ea
orain ongi bidaltzen dudan! je. Edozer behar duzuela deitu bai? Milesker
aldez aurretik!
-----------------------------------------------------------------------

Iepa! Barkatu hain berandu idaztea... oso liatuta ibili gara ta azkenen
dena azken ordun. (ez dakit helbide honetara idatzi behar dudan edo ez..
ea asmatu dudan.. je)

Kontua da Gaztesareako Gazte Informazio Agentziatik bihar hasiko den Gazte
Martxaren jarraipen berezia egingo
dugula,(www.gaztesarea.net/bereziak/gaztemartxa) orrian, eta informazio
agentzia bezala ere hasiko garela honekin batera, hau da, informazioa
bildu, pilatu eta hedatzen.

Jarraipenaren berri eman nahiko genuke Indymedian ere, eta proposatu
nahiko genizueke erdian agertzen den zutabe baten bidez egitea. Egunero
gutxienez bi kronika edo boletin bidalduko ditugu, bata eguerdian ordu 2ak
aldera, eta beste bat arratsaldez 7ak aldera.

Israrekin kontaktuan jartzen saiatzen ari naiz telefonoz baina ez dut
lortzen, beraz eskertuko nizueke beste telefonoren bat pasatuko
bazenigute, gauzak zehatzago azaltzeko.

Atxikituta bidaltzen dizuet prestatu dudan testutxo bat, erdiko zutaberako
balioko lukeena, baina dena den esango didazue bai? Eskertuko nizueke
ahalik eta laixterren deituko bazenidate, bestela esan bezala, pasa
zenbaki bat eta jarriko naiz zuekin harremanetan bale? Nire telefonoa hau
da 629 95 18 42 (jaione) eta badaezpada beste bat: 686 72 07 84 (alex).

Milesker!! ta barkatu eragozpenak!

-- 
Sentitu, pentsatu, egin!... eta adierazi!
Gazte Informazio Agentzia

-------------- next part --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: Gazte Martxa 07.doc
Type: application/msword
Size: 20992 bytes
Desc: not available
Url : http://lists.indymedia.org/pipermail/imc-euskalherria-editorial/attachments/20070405/a430064d/attachment.doc 


More information about the Imc-euskalherria-editorial mailing list