[Imc-euskalherria-editorial] Mala traducción del formulario de publicación

Txopi txopi at sindominio.net
Wed Aug 1 00:28:03 PDT 2007


Ibai Ortigosa Miral-(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Indymediako lagunak:
> Voy a escribir en castellano, porque no se quien leerá estos mails.
> En el formulario de publicación he visto que "datos no necesarios" está
> traducido como "ezbeharrezko datuak". AVISO: es una de miles de esas coñas
> que un euskaldun se puede encontrar  entre las millones de traducciones
> chapuceras que leerá a lo largo de su vida. "Ezbeharra" significa
> "desgracia", y "ezbeharrezko datuak" son mis datos bancarios, o el
> Producto
> Interior Bruto de algunos países.
>
> Se puede cambiar por "ez nahitaezko datuak", que es un poco macarrónico, o
> mas correcto "nahitaezkoak ez diren datuak" y "borondatezko datuak" (datos
> voluntarios). Yo recomiendo escribir "bestelako datuak": Otros datos, sin
> más.
>
> Bueno, segi horrela eta eman egurra.

Ibai, eskerrik asko oharragatik. Arrazoi guztia daukazu eta eskerrak eman
nahi dizkizut (dizkizugu) laguntzagatik. Atal hori "Hautazko datuak"
izendatu dut. Zuk diozun bezala euskaraketa kaxkar baten erruz txarto
idatzita zegoen. Tamalez, testu horrek urteak zeramatzalakoan nago...

Jakingo duzun bezala, Indymedia gizarte mugimenduentzako tresna bat da eta
denon artean eramaten dugu aurrera gure aldarrikapenak zabaltzeko. Beraz,
bolondrez bezala tarteka-marteka webguneak martxan jarrai dezan laguntzen
dugunon taldean parte hartu nahi baduzu (hasia zara jada laguntzen ;-),
posta zerrenda honetan parte hartzera gonbidatzen zaitut. Mezu gutxi batzu
dira astero eta talde irekia eta heterogeneoa garenez, gustora egongo
zarelakoan nago. Ez duzu zertan lanik hartu behar, behin edo behin
horrelako ekarpenak eginez, denon artean, gutxi-gutxika, IndyEH hobetzen
joango gara:
http://lists.indymedia.org/mailman/listinfo/imc-euskalherria-editorial

Ideia hau gogoko ez baduzu, lasai, ez duk ezer gertatzen, baina inoiz
ekarpenik, oharrik, eskaririk edo aholkurik bururatzen bazaizu, idatziguzu
berriz mesedez. Nahiz eta denbora eta diru muga hnadiak izan, gure esku
dagoena egiten saiatuko gara.

Eskerrik asko,

Txopi. (Indykide bat)





More information about the Imc-euskalherria-editorial mailing list