[Imc-euskalherria-editorial] BOM
Txopi
txopi at sindominio.net
Wed May 2 09:36:07 PDT 2007
bom at gaztesarea.net-(e)k idatzi zuen:
> Aupa:
> BOM etik idazten dizuegu berriro ere. Aurrera daramagun kanpainarekin,
> zuen web horrialdetan zerbait ttukuna egiteko, ea nola egin dezakegun
> jakiteko.
> Zuek esan, ea nola egin dezakegun, geratzea ezinezkoa dirudi eta.
> Ezetz esateko dada ere, erantzun mesedez. Milesker eta barkatu
> eragozpenak!
Aupa:
Parkatu lehenago ez erantzun izana. Taldeko batek (Zubia/Isra) zuekin
geratua zela uste nuen nik. Mezu honi (eta aurrekoei) ere ez die
erantzuten, beraz, ni saiatuko naiz erantzuten.
Geratzeko berandu denez, aurrekoan proposatu nizuena proposatzen dizuet
berriro ere: zuek prestatu testu bat (2-3 paragraforekin) eta nahi izanez
gero indyeh-ko newswirean argitaratu diren artikuloak eta beste edozein
esteka sartu.
Gastenariara eta frantsesera itzulpenak egiteko gai bazarete aurrera,
bestela bidali euskaraz eta gu arduratuko gara (jada frantsesez ez ditugu
itzulpenak egiten).
Prestatutako testua helbide honetara bidali (ez niri bakarrik mesedez):
imc-euskalherria-editorial at lists.indymedia.org
Konturatuko zinetenez, erdiko zutabean agertzen diren albisteetan logotiko
edo argazkiren bat atxikitzen dugu, iruditxo bezala agertu dadin. Era
horretako irudiren bat jartzea nahi baduzue, bidali fitxategi edo esteka
bat eta irudia ere jarriko dugu. Bestela ez arduratu, erdiko zutabean
agertzea nahi duzuen testua bait da garrantzitsuena.
Parkamena eskatzen dizuet berriz atzerapenarengatik eta erantzun
faltagatik. IndyEHko editoreek zuen albisteari lehentasuna emango
diotelakoan nago, testuak jaso eta batera erdiko zutabean argitaratzeko.
Beste ezer behar izanez gero edo zalantzarik edukiz gero, galdetu eta
ahalik azkarren erantzuten saiatuko gara.
IndyEHko talde editorialaren posta-e helbidea ondokoa da eta zuen mezuak
bertara bidaltzearekin nahiko da guztiok jaso ditzagun:
imc-euskalherria-editorial at lists.indymedia.org
Eskerrik asko,
Txopi.
More information about the Imc-euskalherria-editorial
mailing list