[Imc-euskalherria-editorial] Wall Street Journal egunkaria AEBarrak izutzen euskara eta euskaldu

Txopi txopi at sindominio.net
Thu Nov 8 00:44:10 PST 2007


Hegoamerika-(e)k idatzi zuen:
>
> Ba gutxienez artikuluaren itzulpenak egin genezake eta WSJ egunkaria
> Murdochena dela eta honek, besteak beste, Aznar duela aholkulari gisa
> aipatzea ere ez legoke gaizki...
>
> Itzulpenekin hasi naiz dagoeneko. Berriz saiatu naizenean artikulura
> sartzen, suskripzioa beharrezkoa dela eta, ezin da erreportaia osoa
> irakurri. Dena den, testu osoa badut...

Atzo ez nuen nik nahi nuen esteka jarri. Hemen gauzak argiago (euskaraz)
azaltzen dira eta esteka gehigarri ugarirekin:
http://www.zabaldu.com/2842/wall_street_journalek_euskara_iraintzen_du/

Aznarri buruz diozuna, EiTBko albistegietan entzun nuen baina Interneten
ez nuen ezer aurkitu. Gaur Zabaldun horri buruzko informazioa ere badago:
http://www.zabaldu.com/2853/nor_da_euskara_iraintzen_duen_wall_street_journaleko_keith_johnson/

"Erreportai osoa" irakurri ezin duzula ere esaten duzu. WSJeko albiste
originalaz ari zara? Nik esteka honekin arazorik gabe ikus dezaket:
http://online.wsj.com/article/SB119429568940282944.html?mod=hpp_us_pageone

Hala ere, artikulu horrek copyright-a duela gogorarazten dizut, eta beraz,
beraien baimenik gabe ezin da ez kopiatu, ez itzuli ez ezer. Zatitxoen
zitak egin daitezke, legalki onartuta dagoelako, baina gehiagorik ez.

Gauzak korapilatu beharrean argitu izana espero dut :-)

Txopi.





More information about the Imc-euskalherria-editorial mailing list