[Imc-euskalherria-editorial] Coca-colaren aurkako Nazioarteko Eguna (22an)
Bilboko Askapena erakunde internazionalista
bilbo en askapena.org
Jue Jul 22 00:23:22 PDT 2010
*Coca-colaren aurkako Nazioarteko Eguna *
*Uztailaren 22an*
*Noiz:* Gaur (ostegunean), 19:30etan
*Non:* Bilbo Zaharra Jaietan (Bilbin)
*Zer:* Coca-colaren kontrako poteo-kalejira
Atzerriko multinazionalen eta oligarkien gotorleku bilakatu da Kolonbia
azken hamarkadetan. Nekazari eta jatorrizko herritarrak nekazal guneak utzi
eta hirietara joan beharrean izan dira, euren lurrak kapitalaren
hatzaparretan uztera behartuz. Honen adibide dira 4 miloi barne errefuxiatu
eta beste 6 milioi atzerriratu. Estatuak, militar nahiz paramilitarren
laguntzarekin, 50 mila desagertu eragin eta 7500 preso politiko ditu
gartzeletan baldintza miserableenetan. Biztanleriaren erdia pobreziaren
mugan dagoen bitartean, langileen eskubideak hutsaren parekoak dira. Pentsa,
munduan hiltzen diren 3 sindikalistetatik bi Kolonbiarrak dira. Coca-cola
bezalako transnazionalek lan esku merkea eta inpunitate osoa daukate nahi
duten guztia egiteko. Azken urteotan, dozenaka dira erahil dituzten
sindikalistak. Desagertuak, gehiago oraindik. Eta inperialismoaren ikono den
freskagarriari afiliatua egotea bera nahiko arrazoi zaio langileak
kaleratzeko . Kolonizazio basati honen jarraipena ezarri nahi dituzten 7
base militar yankie-ak dira: Kolonbiaren gaineko zapalkuntza gutxi balitz,
ondoko herrialdeetan garatzen ari diren prozesu iraultzaileak neutralizatzea
helburu duen inposaketa.
Honegatik, uztailaren 22an nazioarteko Coca-Cola-ri boikot egunean, kolonbiar
herriari gure elkartasun internazionalista eskaintzeko beharra sentitzen
dugu Askapenakideok, eta zuei ere dei egiten dizuegu, bertako egoera
salatzeaz gain, multinazional hauen aurkako jarrera praktikan jartzeko.
*Kolonbiarren eskubideen eta independentziaren alde Euskal Herriak
Coca-Colari EZ!*
*HERRIOK INDEPENDENTZIA!*
*Gora Euskal Herria Internazionalista!!!*
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: http://lists.indymedia.org/pipermail/imc-euskalherria-editorial/attachments/20100722/99ea09e9/attachment.htm
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un mensaje que no está en formato texto plano...
Nombre : no disponible
Tipo : image/jpeg
Tamaño : 37696 bytes
Descripción: no disponible
Url : http://lists.indymedia.org/pipermail/imc-euskalherria-editorial/attachments/20100722/99ea09e9/attachment.jpeg
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un mensaje que no está en formato texto plano...
Nombre : kk-kolari ez testua.png
Tipo : image/png
Tamaño : 417447 bytes
Descripción: no disponible
Url : http://lists.indymedia.org/pipermail/imc-euskalherria-editorial/attachments/20100722/99ea09e9/attachment.png
Más información sobre la lista de distribución Imc-euskalherria-editorial