[Imc-euskalherria-tech] RSS jarioak
ga
ga at kutxa.homeunix.org
Thu Jun 29 02:54:41 PDT 2006
Aupa Txopi:
> Aupa:
>
> RSS jarioei buruz gauza batzuk esan nahi ditut:
>
> 1. Bai erdiko bai ezkuineko zutabeko jarioetan albisteen izenburua
bakarrik daukagu eta nire ustez jaio horiek benetan erabilgarriak izan
daitezen, albisteen abstract eremua ere izan beharko lukete. Hori ez
egitearen arrazoia jakin nahiko nuke (HTMLa garbitu behar delako?).
Ez dago arrazoirik hori ez egiteko, izan ere badago jario bat horrela
eginda: http://euskalherria.indymedia.org/newswire-osoa.rss
Besteak sortzea erraza da.
> http://euskalherria.indymedia.org/features.1-0.eu.rdf
> http://euskalherria.indymedia.org/features.1-0.es.rdf
> http://euskalherria.indymedia.org/features.1-0.fr.rdf
> http://euskalherria.indymedia.org/newswire.rss
> Nik neuk jarioak erabili nahi ditut baina izenburua bakarrik badaukate
nahiago dut webgunera joan zertaz doazen jakiteko. Ni bezala jende
gehiago egongo dela suposatzen dut.
Egon badago, Hey_Neken adibidez :)
>
> 2. Indymediako jario guztien zerrendan, frantsesezkoak oso ondo ez
daudela dirudi. Hizkuntza-kodeen kontu bat bakarrik izan daiteke. Inork
badaki aurpegi hori horren arrazoia?
Bai, klikatu aurpegiaren gainean eskuineko botoiarekin, eta ikusiko duzu
ez dela kodearen kontua, baizik eta albistearena:
https://contact.indymedia.org/feedvalidator/check.cgi?url=http%3A%2F%2Feuskalherria.indymedia.org%2Ffeatures.1-0.fr.rdf
"Congratulations!
[Valid RSS] This is a valid RSS feed."
Beno, ez dakit benetan kodearen kontua ala albistearen kontua den,
$(utility.encodeHTML("")) erabiltzen dugu izenburuetarako, horrela XSS bug
bat konpontzen dugu. Baina ez dakit kontu hau beste arazoak dakarren edo
zer.
> https://contact.indymedia.org/xml_table.php
>
> 3. Zerrenda horretan bideoen jarioa agertzen da baina audioena ez, gure
webgunean eskuragai badago ere. Zerrenda orokorra eguneratu beharko
genuke ezta?
Bai, ahaztu zitzaidan eguneratzea 0:)
>
> 4. Zerrenda orokorrean features.1-0.rdf izeneko jario bat agertzen da
(gaztelaniazko erdiko zutabeko albisteak dituena) baina webgunean ez da
aipatzen. Antzinako konpatibilitatea mantentzeko edo egongo dela
suposatzen dut baina gaur egun jario hori behar ez dela uste dut.
Kenduko dugu zerbitzaritik eta zerrenda horretatik?
Bai, uste dut utzi genuela konpatibilitateagatik, gogoratzen dut ez dakit
zer webgunea erabiltzen zuela. Baina bai, kenduko dugu.
>
> --
> Agur 1,
> Txopi.
> JabberID: txopi at sindominio.net
>
> _______________________________________________
> Imc-euskalherria-tech mailing list
> Imc-euskalherria-tech at lists.indymedia.org
> http://lists.indymedia.org/mailman/listinfo/imc-euskalherria-tech
>
--
--
More information about the Imc-euskalherria-tech
mailing list