[imc-euskalherria] komentariotxoa

Txopi txopi en sindominio.net
Vie Abr 8 13:06:24 PDT 2005


Niri berdin zait esaldi hori nola jarri; ingelesez edo euskaraz egotea 
ondo ikusten dut... Argi dago webguneko hiru hizkuntzetako bat 
erabiltzekotan euskara nahiago dugula. Bestalde, kibildok dioen bezala, 
IndyEH mundumailako sare baten barruan dagoen ezkero, puntu horretan 
ingelesa erabiltzea ez dut gaizki ikusten.

Hori bai, aldatzekotan gehien erabiltzen den/dugun beste era hau 
erabiltzea proposatzen dut: "Euskal Herriko hedabide independienteen gunea".

Txopi.

kibildo: Eskerrik asko parte hartzeagatik :)

Guillermo(e)k dio:
> Apoyo la moción :p
> 
> 
> --- kibilbo <kibilbo en herriak.org> wrote:
> 
>>aupa konpak! indymedia erabiltzaile bat naiz eta
>>diseinu aldaketa daukagun momentu honetan gauzatxo
>>bat proposatu nahiko nuke. Bueno, lehenengo eta
>>behin esan behar dut diseinu berria izateak bizitza
>>eta mugimendua dagoen seinale dela, animo!! 
>>Horren arira, indymedia nazioarteko sarea izanik,
>>badaude komunean ditugun elementu batzuk indymedia
>>guztiekin; baina badaude ere norbera desberdintzen
>>duten beste elemnetu batzuk, eta indymedia EHn
>>elementu horietako bat euskara da. Horregatik, nire
>>ustez atarian agertzen den azpitituluko (basque
>>countrys inde...) esaldia euskaraz egotea egokiagoa
>>litzateke, ingles homogeneizatzailean egon baino (ta
>>gero txikian igual inglesez). Adibidez "Euskal
>>Herriko hedagune independientea". Bale ba, ondo segi




Más información sobre la lista de distribución Imc-euskalherria