[imc-euskalherria] *Kontzertu berezi bat*
Info Noizpop
info en noizpop.com
Jue Abr 28 00:44:00 PDT 2005
RUTA 66 ALDIZKARIAREN 20. URTEURREN JAIA
MAIATZAK 13, OSTIRALA. 22:00H. BILBOKO KAFE ANTZOKIAN.
THE BOOGIE PUNKERS
ATOM RHUMBA + JOSETXO ANITUA (Cancer Moon)
AKAUZAZTE
Musikajartzaileak: Eduardo Ranedo, Fernando Gegundez eta Oscar Cubillo.
Datorren maiatzaren 13an, ostirala, Bilboko Kafe Antzokian festa berezi bat ospatuko da, hain zuzen Ruta 66 "tiempos de rock'n'roll" aldizkariaren 20. urteurrena. Ruta 66 aldizkaria Bartzelonan sortzen da 1985. urtean, gaur egun zuzendari diren Jaime Gonzalo eta Ignacio Juliá-ak martxan jarririko egitasmo modura, bi musika kazetari zeintzuk garaiko aldizkari komertzialez nazkatuta, beren proiektua martxan jartzera animatu zirenak. Geroztik gaur egundaino, bi belaunaldi igaro dira, 20 urte, kiosko eta liburudenda ezberdinetan eskuragai rock musika eta honen inguruko kultura maite duen edonorentzat erreferentzia bihurtu den aldizkaria.
20. urteurren hau ospatzeko kontzertu berezi bat ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Batetik abanguardiako rock musika jorratzen duen Azkoitiako AKAUZAZTE taldea izango da. Bestetik, egun Bilboko rock underground-eko talderik bogakoenak, batetik THE BOOGIE PUNKERS taldea, beraien lan berria "The Brooklyn Sessions" deiturikoa aurkezten arituko dira. Disko berri hau New Yorken grabatua izan da eta Noizpop gure zigiluak plazaratuko du. Azkenik ATOM RHUMBA taldea arituko da kontzertu berezi bat eskeiniaz JOSETXO ANITUA (Cancer Moon) abeslariarekin batera, egun honetarako propio egindako errepertorio bat prestatuko dutelarik. Josetxo Anitua Cancer Moon taldearen abeslaria izan zen eta 1996. urtetik egundaino Bilboko Kafe Antzokiko dj ofiziala dugu. Kontzertu bakarra eta berezia izango da, hamar urte baino gehiago egon da Josetxo Anitua eskenatokietatik kanpo.
Kontzertuez gain, musika jartzaile ezberdinak ere izango dira bertan talde bata eta bestearen artean musika jarriz, hain zuzen Ruta 66 aldizkariak Euskal Herrian dituen erredaktoreak, Fernando Gegundez, Eduardo Ranedo eta Oscar Cubillo.
Aipatu behar da, atsegina izan dela hiru taldeek aldez aurretik izan duten arreta luzatutako gonbidapenari. Esan Ruta 66 aldizkariko leku ezberdinetako erredakzio buruak ere Bilbora hurbilduko direla festa berezi honetan parte hartzeko, jende ugari espero den kontzertu jai berezia honetan.
Kontzertuen aukeraketan bertan azaltzen da Ruta 66 aldizkariak berezkoa duen idiosinkrasia eta aniztasuna. Beste batzuek momentuko artista edo taldearen kontzertu antolatuko zuten lekuan, kasu honetan aldizkarian ohiko diren artisten alde egin da. Euskal taldeen presentziari dagokionez ere, gauza jakina da aldizkariak betidanik egin duen jarraipena euskal eskenari dagokionez. Honekin batera aldizkarian kolaboratzailen eta idazleen arten aldizkariaren hastapenetan ere parte harturiko lagunak azaltzen dira, berton Euskal Herrian bizi direnak.
Sarrerak salgai egongo dira Kafe Antzokian bertan, Urretxindorra liburudendan, Power Records eta Bolan diskodendetan eta alde zaharreko Muga tabernan. Jende ugari espero da kontzertura hurbiltzea leku ezberdinetatik etorriak.
Informazio gehiago, elkarrizketak burutu, argazkiak... behar izanez gero jarri lasai harremanetan: gotzonuribe en noizpop.com / 656748598
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: http://lists.indymedia.org/pipermail/imc-euskalherria/attachments/20050428/77e6e29e/attachment.htm
Más información sobre la lista de distribución Imc-euskalherria