[imc-euskalherria] Milakabilakak deitutako manifestazioarekin bat egin du Itsasoruntz Sareak
Itsasoruntz Ekimena
itsasoruntz en hotmail.com
Vie Feb 2 07:36:52 PST 2007
Herritarren harresia altxa dezagun. Herritarren olatua harro dezagun
Itsasoari mugak ipintzerik ez dagoen bezala, geroz eta beharrezkoagoa den
gatazkaren konponbiderako prozesuari ezin zaio bidean harri koskorrik jarri.
Hori dela eta, "Elkarrizketa. Errespetua Euskal Herriari. Bakea" lelopean,
larunbat honetan Milakabilaka herri ekimenak larunbat honetarako, otsailak
3, Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera deitzen ditu Uribe Kosta
eskualdeko lagunak eta, oro har, euskal herritar guztiak Itsasoruntz Sareak.
Areatzako zubitik abiatuko da martxa, 17:00etan.
Prosezua hilda dagoela esanez, baten batzuk jendartearen esperantza zapuztu
eta gatazkaren konponbidea oztopatzeko eraiki nahi duten "lotsaren harresia"
bota dezagun behingoz, herritarren olatua harrotuz. Bada garaia, aurrez
aurre jarri nahi diguten horma hori eraitsi eta, prozesua sostengatzeaz
gain, itzuliezina egingo duen herritarrek zimendatutako babes hezia
altxatzeko. Hori baita bide bakarra etorkizunari heltzeko, gurpilean makilak
jartzen dituzten horiena ere baden etorkizuna.
Bidea luzea izango zela bagenekien, baita une latzak egongo zirela ere.
Baina haurtxo guztiek aita-amen babesa behar duten bezala, izan gaitezen
herritarrok prozesuaren bermatzaile. Eskubidea ez ezik, betebeharra ere
badugu. Ibiliz ibili egin dezagun bidea, oztopoak alde batera utzita. Bada,
prozesuaren aldeko milaka pausuz bete dezagun bihar Bilboko asfaltoa.
Dagoeneko eta oraindik gehiagotan egin beharko dugun arren, aldarrika
dezagun Euskal Herriari, herritar guztien eskubideei eta herritarren
erabakiari errespetua.
Herritarren harresia altxa dezagun! Herritarren olatua harro dezagun!
Itsasoruntz Sarea
http://www.blogari.net/bustizaitez
e-posta: itsasoruntz en hotmail.com
_________________________________________________________________
Acepta el reto MSN Premium: Protección para tus hijos en internet.
Descárgalo y pruébalo 2 meses gratis.
http://join.msn.com?XAPID=1697&DI=1055&HL=Footer_mailsenviados_proteccioninfantil
Más información sobre la lista de distribución Imc-euskalherria