[imc-euskalherria] Eskolak Euskaldundu: Laura Mintegi eta Paul Bilbao

uribekostakoehe en euskalerria.org uribekostakoehe en euskalerria.org
Jue Feb 15 07:20:09 PST 2007


Laura Mintegi idazleak eta Paul Bilbao Hizkuntz Eskubideen
Behatokiko zuzendariak parte hartuko dute larunbateko
prentsaurrekoan.



----- (e)an berbidalitako mezua (x) 2007/02/15 -----
Nork: uribekostakoehe en euskalerria.org
Norentzat: 
Gaia: Bai Eskolak Euskalduntzeari!
Data: Thu, 15 Feb 2007 12:06:10 +0100

Kaixo lagunok,

Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpainari bultzada berri bat
emateko asmoz, eskualdeko hainbat eragile biltzen ibili gara
azkenaldian, otsailean edo martxoaren hasieran Eusko
Jaurlaritzak hezkuntza politika berria kaleratu behar duela
eta. Gauzak horrela, otsailaren 23an, ekitaldi txikitxo bat
egitea pentsatu dugu Algortako Telletxe plazan, kanpainaren
aldarrikapenak berriro plazaratu eta, horren alde, Euskal
Herri osoan bildu ziren 107.768 sinadurei esangura emateko.
Hala ere, aurretik, otsailaren 17an (larunbata),
prentsaurrekoa egiteko asmoa dugu, batetik, Bai Eskolak
Euskalduntzeari! kanpainaren fase honetarako helburuak
plazaratu , bestetik, Uribe Kostako egoeraren irakurketa
egiteko. Eta azkenik, otsailaren 23ko ekitaldiaren berri
emateko. 

EGUNA: Otsailak 17, larunbata
TOKIA: Aldai kulturgunea (Karitate kalea 1, Algorta)
ORDUA: 11:00

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan.

OHARRA: Gororatu egun eta toki berean, Getxo udalerriko
Euskal Herrian Euskaraz taldea aurkeztuko dela, 12:00etan.
Ondoren ekintza eta pintxoak izango dira.

Kepa Ugarte (652 764 387)

URIBE KOSTAKO BAI ESKOLAK EUSKALDUNTZEARI



Más información sobre la lista de distribución Imc-euskalherria