[imc-euskalherria] [Behatokia-eus] Jardunaldiak Bilbon, Urriaren 24 eta 25ean
info en behatokia.info
info en behatokia.info
Dom Oct 5 07:57:33 PDT 2008
Kaixo lagunak,
Urriak 24 eta 25ean Bilbon dagoen Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun
Ohoretsuan, "Defentsa Eskubidea salbuespenezko Auzitegi eta Legediaren
aurrean" konferentzia antolatzen ari dira Europako Abokatu elkartea den
AED-EDL, Eskubideak elkartea eta Legelarien Euskal Kontseilua, Bazkunaren
laguntzarekin.
Konferentziaren helburua eta bertan eztabaidatuko diren gaiak asko eta
ezberdinak dira: Salbuespenezko neurrien atzematea nazioarteko
testuinguruan eta hauek duten eragina giza eskubideen eta oinarrizko
askatasunen gain. Egoera honen aurrean nazioarteko
komunitatearen/elkartearen jarrera. Euskal Herriko egoera zehatzera
jeitsi. Salbuespenezko neurrien atzematea, hauen aplikazioaren dimentsioa
eskubide zibil eta politikoei dagokionez. Ebaluazio akademikoa.
Abokatuaren iharduera profesionala salbuespenezkotasunaren aurrean.
Abokatuaren eginbeharra, Defentsarako Eskubidea egikaritzeko marko bakarra
giza eskubideak errespetatuko dituen justizia aldarrikatzea. Abokatuaren
iharduera profesionalaren kriminalizazioa. Abokatua bere iharduera
profesionalean babestuko duten mekanismoak -defentsaren defentsa-.
Mezu honen bitartez, abokatu, legelari eta interesa izan dezaken pertsona
oro gonbidatu nahi dugu, eta gonbidapena ahalik eta gehien zabaltzera
animatzen zaituztegu.
Programa ikusi dezakezue honako linkean:
http://www.aeud.org/img/esku_eus.gif
Euskara, gaztelera, ingelera eta frantsesera itzulpen zerbitzua egongo
daHabrá traducción simultanea al euskara, castelleno, francés e inglés.
Agur bero bat
Eskubideak
_______________________________________________
Lista-eus mailing list
Lista-eus en behatokia.info
http://lists.behatokia.info/mailman/listinfo/lista-eus
Más información sobre la lista de distribución Imc-euskalherria