[imc-euskalherria] Arrasaten Manifestazioa, Mendimartxa eta hitzaldia. Ekaina 14 igandea, 13 eta 11
ahtgelditu prentsa
prentsa en ahtgelditu.org
Vie Jun 12 07:57:29 PDT 2009
Arrasaten ekainak 14 igandean arratsaldeko 6terdietan Seberotik abiatuko den
manifestaldira joateko deia egin du bertako AHT Gelditu! elkarlanak
prentsaurre eta kartelen bidez.
Aurretik osteguna 11an "Bailarako txikizioa argazkietan" sesio informatiboa
egingo da. Eta larunbata 13an mendi martxa informatiboa aterako da goizeko
9tan herriko plazatik.
En Arrasate
este domingo 14 de junio manifestación, 18:30 en Sebero.
La víspera, sábado 13 mendi martxa a Tellamendi, 9:00 Herriko Plaza.
El jueves sesión informativa "La destrucción del valle en fotos".
_____________ Komunikatua eta argazkiak
http://sindominio.net/ahtez/?q=eu/node/3031
Arrasateko AHT Gelditu! Elkarlanak prentsaurrekoa deitu du datorren
Ekainaren 14an egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia zabaltzeko
Bailaran AHTa eraikitzeko lanak hasi zituzten iaz eta poliki poliki
Untzillan, Kobate inguruan, Mazmelan, Marinen eta beste zenbait lekutan
ikusi ditugu proiektu txikitzaile eta sostengaezin honen aztarnak.
Erantzuteko garaia da, proiektuaren inguruko balorazioa eta eztabaida
beharrezkoak direlako. Gobernuetako kideek ematen dituzten aldeko
arrazoiekin bat ez gatozelako, erantzuteko garaia da.
AHTak milaka lanpostu sortuko dituela diotenei erantzun nahi diegu lanpostu
horiek denbora baterako direla eta horrelako dirutzak inbertitzen beste
edozein milaka lanpostu egonkorragoak sortu daitezkeela gizarte osoaren
onurantzako eta ez bakar batzuenerako soilik, horretarako beharra duten arlo
sozialak indartuz, hezkuntza, osasun arloa, etxebizitza, gizarte
zerbitzuak…AHTak ingurugiroa babesten lagunduko duela kotxeak errepideetatik
atereaz diotenei, esan nahi diegu, egunero ematen diren auto desplazamentu
gehienak herrialde desberdinen barruan ematen direla eta ez AHTak izango
lituzkeen geltokien tartean. Luze jarrai genezake erantzunak ematen haien
argudio zentzugabekoei.
Bertan behera utzi dituzte Baiona eta Hendaia arteko AHTaren inguruko
ikerketak eta proiektua paralizatua geratu da. Gobernu frantsesak berak
onartu du merkantzien garraio arazoa ez lukeela konponduko AHTak, eta beraz,
euskal gobernua gezurretan dabil zentzu hortan. Agerian utzi dute proiektu
txikitzaile honek errentagarritasun sozioekonomikorik ez duela eta beste
aukera batzuk aztertu behar direla, egungo trenbide lerroak konpondu eta
modernizatzearena adibidez.
Proiektuaren inguruko eztabaida kalera ateratzen jarraitzeko prest gaude.
Horregatik, aurten ere, bailarako txoko ezberdinetan Abiadura Handiko Trena
eraikitzeko makinak sartu dituztenetan jendea ohartarazi eta mobilizazioak
bertara eraman ditugu…eta ez gara isilik geratuko aurrerantzean ere.
Gelditzea posible delako, Udalaitzeko akuiferoa defendatu nahi dugulako, ama
lurra txikitzeari utzi diezaiotela oihukatu beharrean gaudelako, Arrasateko
AHT Gelditu Elkarlanetik hurrengo deialdietan parte hartzera deitzen
zaituztegu:
- Ekainak 11 arratsaldeko 19:00etan pleno aretoan “Txikizioa argazkietan”
sesio informatibora;
- Ekainak 13 goizeko 9tan herriko plazatik Tellamendira joango den mendi
martxa informatibora, Ibilbidea:
Arrasate-Kobate-Besaide-Tellamendi-Kobate-Arrasate;
- eta bereziki, Ekainak 14 igandean arratsaldeko 6terdietan Seberotik
abiatuko den manifestaldira.
Argazkiak: http://sindominio.net/ahtez/?q=eu/node/3031
Más información sobre la lista de distribución Imc-euskalherria