[imc-euskalherria] Ostiralean etor zaitez gurekin EUSKARAZ BIZIkleta martxara!
HAU PITTU HAU
haupittuhau en haupittuhau.org
Mie Mayo 2 14:52:15 PDT 2012
Kaixo lagunok,
Jakingo duzun moduan 25 urte dira jada Hau Pittu Hau - Euskaldunon
Konpartsa sortu zenetik, eta heldu da garaia ospakizunekin hasteko.
Maiatzaren 5ean Hau Pittu Hau eguna ospatuko dugu 7 Katu gaztetzean, "25
urte euskarari bedar txarrak kentzen" lelopean.
25 urte hauek zuekin batera pasatu izan ditugunez, zuekin ospatu nahi
dugu, eta guretzako oso pozgarria izango litzateke gurekin batera Hau
Pittu Hau eguna ematen baduzue.
Baina, dena jaia ez denez, maitzaren 5a baino lehen bi ekitaldi antolatu
ditugu, kirola eta errebindikazioa ustartuz.
*Maiatzak 4, ostirala*
18:00 EUSKARAZ BIZIkleta martxa, Arriagatik. Ekarri zure bizikleta eta
euskararen aldeko banderola, kartelak edo kamisetak. Bilboko
bidegorrietatik ibilbidetxo bat egingo dugu.
*Maiatzak 5, larunbata*, izango da egun nagusia eta, berta,n urtero
egiten dugu bertso bazkarian aldaketa batzuk egin ditugu. Maiatzaren
5ean Bilbon beste ekitaldi garrantzitsu bat dagoenez, eta ekitaldiak ez
ostopatzeko, egitaraua banandu dugu.
*Egitaraua:
*
Goizean...
11:30etik aurrera, Alde Zaharrean.
* Triki-kalejira
* Garagardo adituen dastaketa / lehiaketa. Etorri eta erakutsi
garagardo ezberdinen artean ezberdintzen jakin badakizula.
* Umeentzako papiroflexia tailerra, 7 Katu gaztetxean.
* Barraskiloari ongi etorria
15:00 Bazkaria, 7 Katun. Garaiz hasiko gara, gero nahi duena beste
ekitaldira joan ahal izateko.
Arratsalde-gauean…
20:00 Plater nagusia: Hau Pittu Hop!, Oihana Bartra eta Gorka Ostolaza
“Potxis” bertsolariak 7 Katun, Endika 121en laguntzaz. Bertsoekin bukatu
ostean, *Hau Pittu Hauren kanta berriaren aurkezpen mundiala* egingo dugu!
Bukatzeko, gauean zehar giro aparta izango dugu Endika 121ek jarritako
musikarekin. Hortik aurrera bakoitzak presta dezala bere egitaraua Hau
Pittu hau eguna ahalik eta erarik hoberenean amaitzeko.
*Maiatzaren 5ean ere jarrai dezagun euskarari bedar txarrak kentzen!
*
*
HAU PITTU HAU - EUSKALDUNON KONPARTSA
http://www.haupittuhau.org*
--
25 URTE EUSKARARI BEDAR TXARRAK KENTZEN!
Más información sobre la lista de distribución Imc-euskalherria